You are using an outdated browser

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

Ezagutu gure komunitatearen parte izatearen abantaila guztiak.
Community
HASI SAIOA

Sartu Community-n haren abantaila guztiez gozatzeko.

EGIN BAT COMMUNITY-REKIN

Egin bat orain. Jarraitzaile egiten bazara, abantaila ugariz gozatuko duzu, doan, eta, Lagun edo Kide korporatibo egiten bazara, are onura gehiagoz.

EZAGUTU COMMUNITY

Artea eta kultura maite dituztenentzako eremu berria. Jarraitzaile, Lagun edo Kide korporatibo gisa parte har dezakezu.

EZAGUTU ABANTAILAK
F 008

Henri Michaux bere estudioan. Argazkia: Brassai (1946). © Archives Michaux, VEGAP, Bilbo, 2018.

Ajuriaguerra

Julián de Ajuriaguerraren erretratua, anonimoa.

Bilbao 001

Julián de Ajuriaguerraren eta F. Jaeggiren argitalpenaren azala: Le poète Henri Michaux et les drogues hallucinogènes. Contribution à la connaissance des psychoses toxiques. Expériences et découvertes du poète Henri Michaux (1959). Arg.: Sandoz, Basilea.

¿Ba al zenekien...?

AUTOEZAGUTZAREN BIDE LUZEA

SARRERA

Gazte-gaztetatik izan zuen Henri Michaux-k (Namur, Belgika, 1899–Paris, 1984) bere izaera propioa eta inguruko munduarena ulertzeko gogoa. Hala, artistaren bizitzak eta obrak etengabeko autoezagutza-prozesu batean dute oinarria. 

Online didaktika honetan, honako gai hauen inguruko hausnarketa egiten da: subkontzientearen arloan egiten zituen sartu-irtenak, beste kulturekin zuen lotura edo musikari, hizkuntza idatziari edo baliabide piktorikoari ematen zion garrantzia.

SUBKONTZIENTEAN BARNAKO BIDAIA

Zure eginkizuna zein den jakin nahi duzu? Deskonektatu. Bildu zaitez zeure baitara. Zuk bakar-bakarrik ikasiko duzu zer den funtsezkoa zuretzat... 


Autoesplorazioa etengabeko bilaketa izan zen Henri Michauxren sormen-praktikan, eta etengabe landu zuen bere bizitza osoan zehar. Bere subkontzientearekin konexio bat ezartzeko moduen bilaketan ardaztu zen bere ikerketa-lanaren parte handi bat: norberak bere buruarengan ezartzen duen domeinutik libratzen saiatu zen eta, hala, introspekzioak eragin dezakeen arte-sormenarekin esperimentatu zuen.

Helburu horrekin, meditazioa edo amets-irudi bideratuak bezalako teknikekin esperimentatu zuen, kontzientzia-egoera aztoratuak lortzeko bidea eman ziotenak. Meskalina bezalako substantzien kontsumo puntual eta kontrolatu bat ere egin zuen, psikiatriako esparruko profesionalekin elkarlanean. Profesional horien artean Julian de Ajuriaguerra doktorea nabarmendu zen, 1950eko hamarkadan Parisen ezagutu zuena. 307 aretoan ikus daitezkeen Marrazki meskalinarrak, 1955 eta 1959–60 urteen artean gauzatuak, izaera abstraktukoak dira, substantzia horien esperientziatik abiatuta sortutako obren adibide. Michauxk ez zuen substantzia horien eraginpean marrazten, horien kontsumoak eragiten zizkion begitazioen abiadurak eta dinamismoak zaildu egiten ziotelako lan hori. Hala ere, zenbait ohar hartzeko gai izan ohi zen, berak baino ez zituenak ulertzen; gero, substantzien efektuak jada minimoak zirenean edo guztiz desagertzen zirenean, marraztu egiten zuen, esperientziaren oroitzapenetik abiatuta eta esperientzia horren testigantza gisa. 

JULIAN DE AJURIAGUERRA OCHANDIANO

Julián de Ajuriaguerra (Bilbo, 1911–Milafranga, Frantzia 1993) euskal zientziako pertsonaia esanguratsuenetako bat da, eta historia garaikideko psikiatra garrantzitsuenetako bat. Parisen kointziditu zuen Michauxrekin eta elkarlanean aritu ziren artistaren esperimentu meskalinarrak gauzatzeko, substantziak artistarengan eragiten zituen efektu guztiak aztertuz eta erregistratuz.

Esperientzia horietatik abiatuta, eta F. Jaeggi-rekin batera, Psikosi toxikoak ezagutzeko ekarpena. Henri Michaux poetaren espirimentu eta aurkikuntzak (1963) entsegua argitaratu zuen.

ZER DA MESKALINA

Meskalina landare-jatorria duen substantzia psikoaktibo bat da, peiotea bezalako kaktus-barietate batzuetan aurki daitekeena; tradizionalki Amerikako natiboek erabiltzen dute, bai medikuntzan bai erritualetan.

Substantzia horren erabilera, osasunarentzako kaltegarria suerta daitekeena, xix. mendean hedatu zen Mendebaldean, psikiatriak diziplina mediko gisa sortu zen garaian; hala, hainbat esperimentutan erabili zuten bai medikuek, bai pentsalari eta artistek ere.

KULTURARTEKO IKASKETA

1930–31 Asian. Azkenean bere bidaia [...] India [...] Indonesia, Txina [...] gerora, urtetan euren inguruan pentsatu eta gogoeta egitera bultzatuko duten herrialdeak. 


Oso gazte zela, bere autoezagutza-prozesuan aurrera jarraitu ahal izateko, pentsatzeko modua baldintzatzen zuten muga soziokulturalak gainditu behar zituela ulertu zuen Henri Michauxk. Mendebaldekoak ez diren kulturak eta arte primitiboa ezagutzera eraman zuen erabaki horrek, eta kontinente desberdinetan barna ibili zen, bidaiari nekaezin.

 Bere bidaia guztien artean, 1930 eta 1931. urteetan Ekialdera egindakoa izan zen bere obran eragin gehien izan zuena. Orduan ezagutu zituen India, Txina eta Japon bezalako herrialdeak, eta Un barbare en Asie liburuan utzi zuen idatzirik horren berri. Bidaldi horren ondoren, ekialdeko artearekiko, kulturarekiko eta filosofiarekiko interes bizia garatu zuen, bizi osoan zehar lagun izan zuena. 

MUSIKA

Musika, portaeraren artea [...] Musika folklorikoko zortzi minutuk gehiago diote herri ezezagunan bati buruz, ohar eta laburpenez betetako ehun orrik baino. Dokumentu psikologiko adierazgarriena. 


Musikak funtsezko garrantzia izan zuen Henri Michauxren ikerketa estetikoetan. Musikaren bitartez lortzen zuen artistak momentuarekin konektatu eta meditazio-egoera sakonak erdiestea. Hori dela-eta, momentuan entzuten zuen musikarekin sintonian garatzen zuen askotan bere obra piktorikoa.

Esparru horrekiko zuen gustua funtsezko bi ardatzetan banatzen zen: batetik, Mendebaldekoak ez diren zibilizazioetako musika folklorikoa, bere bidaien bitartez ezagutu zuena eta erritmo eta instrumentuak ezagutzeko bidea eman ziona; eta, bestetik, musika garaikide minimalista, serialista, zarataria edo zehatza, Michauxk zinez miresten zituen Alban Berg edo Karlheinz Stockhausen bezalako konpositoreek egina.

Michaux saiatu zen Ekialdeko eta Afrikako musika-erritmoak bere lagunen artean zabaltzen, munduko beste lurralde batzuetako abesti tradizional, erlijioso eta tribalekin batera. Momentuko konpositore eta artista handiek osatzen zuten bere gertuko lagunen taldea, Jean Dubuffet pintore eta eskultoreak kasu, zeinari hainbat grabazio oparitu zizkion.

MICHAUXREN OBRAN INSPIRATUTAKO MUSIKA-KONPOSIZIOAK

Henri Michaux soinuen unibertsoaz zaletu zen bezala, asko izan ziren artistaren idazkien moldaketa musikalak egiteko interesa agertu zuten konpositoreak. Pierre Boulez edo Witold Lutosławski bezalako pertsona ospetsuak Michauxren poemetako batzuen muina musikalki islatzen saiatu ziren, eta hilondoko omenaldia egin zioten beste batzuek, Giacinto Scelsi-k Hari-laukotea 5. zkia. lanarekin egin bezala. Boulez, musikaren inguruan idazten zuten autore gehienekin oso kritiko agertzen zena, esaterako, Michauxen testu eta musika-kritikak goratu zituen.

INPROBISAZIO MUSIKALAK

Henri Michauxk musika-inprobisazioarekin ere esperimentatu zuen, nahiz eta ez zuen jarduera horren erregistrorik utzi, bere idazkietatik edo bere bizilagunen testigantzetatik haratago. Inprobisazio horietarako, pianoa eta bere bidaietan lortutako perkusiozko instrumentuak erabiltzen zituen nagusiki —tam-tama eta kalimba horien artean—, baita inprobisatutako musika-tresna gisa erabil zezakeen beste edozein egurrezko objektu ere.

IDATZIZKO HIZKUNTZAREN GARRANTZIA

Neure buruan barrena ibiltzeko idazten dut. Marraztu, konposatu, idatzi: neure buruan barrena ibili. Horretan datza bizitza honetan izatearen abentura.


Idazketarako berezko talentua izan arren, hasiera batean baztertu egin zuen Henri Michauxk horretan jardutea, beretzat funtsezkoa zenetik, hau da, adierazpen libretik, aldendu egiten zuela arrazoituta. Hala ere, aldian-aldian, arteari eta literaturari buruzko idatziak argitaratzen hasi zen Le Disque vert aldizkari belgikarrean. Gerora, 1925ean, aldizkaria zuzentzera iritsiko zen beste kide batekin batera, jada Parisen bizi zela.

Michauxrentzat idazketa ez zen azken muga bat bere horretan, baina bai hizkuntzaren aukera espresiboei buruz hausnartu eta horietan sakontzeko bidea ematen zion baliabide bat. Hala, prosa poetiko bat garatu zuen, esperimentazio handiago bat garatzeko bidea ematen baitzion: ohiko errealitatetik aldentzen ziren pertsonaia eta inguruak sortu (bere pinturetan oinarritutako paragrafo bat edo biko kontakizun laburrak idatzi ohi zituen) eta arauturiko edozein protokolo edo gramatikatik aldentzeko baliabide berriak bilatzeko bidea irekitzen zion (hitz berriak asmatu ohi zituen adibidez, zeinen esanahia ez zuen berak baino ezagutzen). 

KALIGRAFIA

Hizkuntzaren aukerak ikertzean, idazketaren aspektu grafikoan interesatu zen Henri Michaux: kaligrafian, letren forman hain zuzen ere. Zentzu horretan, bere bidaietan ezagututako Txina eta Japoniako ideogramen izaera kaligrafikoan aurkitu zuen inspirazioa Michauxk; bere pinturara moldatu zituen horiek gero, erregistro bisual propioa sortzen saiatzeko. Hasiera batean hitzak zirenak irudi bilakatu ziren denborarekin.

HIZKUNTZA PLASTIKOA

Nork ez du inoiz nahi izan izakiak eta gauzak gehiago antzeman, hobeto antzeman, beste era batera antzeman, ez hitzen, fonemen, ezta onomatopeien bitartez, baizik zeinu grafikoekin?


Hitzetatik libratzen zuen bitartekoa aurkitu zuen Henri Michauxk pinturan, bere barne-mundua modu zuzen eta espontaneoagoan espresatzeko bidea ematen zion hizkuntza berri batekin esperimentatuta. Hala, Michauxren lan piktorikoa, gauzatze azkar eta dinamikokoa da.

Horretarako, nagusiki, material oso likidoekin egiten zuen lan Michauxk, tinta eta akuarela kasu, mugimendu-abiadura handiagoa ematen baitzioten. Erritmoz, keinuz eta zeinuz betetako konposaketak gauzatu zituen, askotan identifika ezin daitezkeen irudien errepresentazio direnak: pertsonak edo animaliak, bai eta bizi izan zituen kontzientzia-egoera aztoratuen oroitzapenetatik abiatutako forma abstraktuak ere.

Jaruderak

Foto reflexiones compartidas

PARTEKATUTAKO HAUSNARKETAK

Ezagutu erakusketa bakoitzaren azken agerpenak, muntaketa-kontuak eta bestelako bitxikeriak museoko profesionalek antolatzen dituzten aparteko bisitaldi hauetan:

Arte arduradunen ikuspegia
Otsailak 14, asteazkena: Manuel Cirauqui, erakusketaren komisarioa.
Funtsezko kontzeptuak
Otsailak 21, asteazkena: Luz Maguregui, Hezkuntzako koordinatzailea.

*Babeslea: Fundación Vizcaína Aguirre

Informazio gehiago

Conferencia Michaux

JULIÁN DE AJURIAGUERRARI ETA HENRI MICHAUX BURUZKO HITZALDIA

Otsailak 22, osteguna, 18:30

Joseba Mikel Aguirre Oar, Julián de Ajuriaguerraren ikasle izandakoak, psikiatra bilbotarraren eta Henri Michaux artista eta poeta frantziarraren arteko harremanaz hitz egingo du. Ajuriaguerrak Michauxi lagundu zion meskalina modu kontrolatuan hartzeko saioetan; ondoren, Michauxk horri buruz idatzi zuen Michauxek Misérable miracle liburuan.

Tokia: Auditorioa

Informazio gehiago

Michaux Recital textos

HENRI MICHAUXEN TESTUAK

Apirilak 26, osteguna, 19:00

Michauxren lan idatziak garrantzi handia izan zuen haren ibilbide artistikoan. Gau-emanaldi literario batez gozatzeko aukera izango dugu Poetalia-ko rapsoden eskutik; izan ere, Michauxren bidaia-koadernoen, poesien eta kontakizun laburren aukeraketa baten irakurketa oparituko digute.

Tokia: Museoko Auditorioa

Informazio gehiago

Proceso creativo Michaux

SORTZE-PROZESUA. MARIE CHOUINARD ETA DANTZA HENRI MICHAUX OINARRITZAT HARTUTA

Marie Chouinard kanadar koreografo ospetsuak dantza garaikideko pieza sortu zuen haren konpainiarentzat Henri Michaux-en Movimientos seriean (1952) inspiratuta. Montrealen kokatutako konpainiaren ordezkari batek publikoarekin partekatuko ditu proiektu horren inguruko sekretuak. Chouinard eta haren konpainia egungo dantzaren nazioarteko erreferentea dira.

Tokia: Museoko auditorioa

Informazio gehiago

Baliabideak

Entzuteko gida eta egokitutako gidak

Entzuteko gida eta egokitutako gidak

Museoko sarrerarekin batera entzuteko gida eskainiko dizute. Horren bidez erakusketa bakoitzeko artelanei buruzko informazio zabalagoa izango duzu.

Informazio-gunean eskatu entzumen, ikusmen edo/eta adimen urritasunak dituzten pertsonentzako audio/bideo gidak.

Informazio gehiago

bisitaldi-laburrak

Bisitaldi laburrak

Bisitaldi labur hauetan arte edukiak azaltzen dira, modu zehatz eta dinamikoan. Galdetu gaiei, hizkuntzei eta topaguneei buruz Informazio-mahaian.


Prezioa: doako jarduera Museorako sarrera erosiz gero. 20 pertsona gehienez; gutxienez 5 (helduera ordenaren arabera)

Informazio gehiago

Cookien erabilera

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure cookien politika orrialdean